XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ETXEVARRIA`TIK Kontseziño egunean bateatuko dira Ander Ansola, Arentza`ko Jabier eta Mª Arantxa`ren bigarren umea.Eta Iraide Bascaran, Erbera`ko etxe barrietan bizi diran Illaizpeko Roberto ta Miren`en lenengoko umetxoa.
Ameriketara biurtu da Roman Etxabe ta andik etorri da gelditzeko Beide`ko Jabier Espilla, Mari Carmen bere andriaz.
Begikoa osatzen Bartzelonan illebete eginda, etorri da Aretxillondo`ko Jabier.
Elejalde`ko Alberto iru asterako Venezuelara joanda dago, beste batzukin pelotan egiteko ango Euskal-jaietan.
Ibaun-gaiñe`ko Balbina Galdakanon dago geixorik, laister etxeratzeko ustean.
Erriko antzerkilariak, guztira 10 neska-mutil, Kontseziño besperan, Azpeitin AMALAU ERIOTZEN antzerkia egingo dabe. Eta erritarrentzat Gabon besperan Kontseju barrian egingo dabe.
San Andres egunean izan zan Udaletxe barriaren asikundea.
Lenengo, Alkate Jaunaren itzaldia, gero neskatilla-mutikoen bertso kantaldia ta aurreskua ta azkenez, jendea Udaletxe barria ikusi ta kopautxoa artzea izan zan.
Laister asiko dira Udal-lanak bertan egiten.